Aritz Usandizagak hilero eskaintzen duen disko kronikaren kari, Federico Aubeleren Panamericana azken obra aipatu du. Federico Aubele, Argentinako musikaria da, Buenos Airesen jaioa eta Berlin edo Bartzelona hirietan bizi izan da. Panamericana diskoan, bere bizitzan eragina izan duten musiketan zehar ibilbidea proposatzen du; Amerikako kontinentea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen errepideari jarraituz.