Kazeta.info agerkari digitalak jakinarazi duenez, Nafarroa Beherako kantaria atzo arratsean hil zen Baionako erietxean gaixotasun luze baten ondorioz. Euskararekiko eta abertzaletasunarekiko gazte-gaztetatik erakutsi zuen konpromiso eta maitasunagatik oso errespetatua zen Larralde eta musika munduan lotura hestua izan zuen Ez Dok Hamairu taldearekin. Eñaut Etxamendirekin batera abesti ezagun franko kantatu zituen. Horietako bat eta oso ezaguna “Yup! la la” abestia izan zen, ETAk Carrero Blanco hil ondotik sortutakoa. Infozazpi Irratian ere, omenaldi xumea egin nahi izan diogu kantari baxenafarrari eta horretarako zer hobe bere abesti  ezagun bat gogora ekartzea baino. Hona hemen “Yup! la la” abestia.