Joan den urteko arrakasta kontuan izanik, aurten ere jostailu trukerako azoka antolatu dute Zizurkilen. Bakoitzak armarioan gordeta dauden jostailu zaharrak, beste etxe batean berri bihur daitezke. Azoka azaroaren 23 17:00etatik 19:00etara eta azaroaren 24ean 16:00etatik 20:00etara irekiko da. Jostailu bilketa aste honetan egingo da, jostailuak Atxuloko Kultur Etxean utzi behar dira gaurtik asteakenerarte. Asteburuan egingo da trukaketa.