Igande honetan Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko eguna da. Euskal Herrian herri eta hiri askotan deitu dira manifestazio eta mobilizazioak. Tarte berezia eskaini diogu gaur emakumeari Kale Gorrian. Igandeko agenda errepasatu, gaurkotasun datuak aipatu eta ARGITAN Barakaldoko emakume harrera zerbitzuko Karmele Andres koordinatzailearekin hitz egin dugu.