Irratsaio honetan, “Asteazken Handia” filmaren zati bat aitzakia hartuta, olatu handietako surf taulen inguruan mintzo da Surflari Ernegatua. Mota desberdinetako lehiaketak zertan diren ere esaten digu eta amaitzeko Tijuana in Blue rock taldeko abeslaria zen Eskrotoren hitzak ekartzen ditu gogora.