Bake Bidetik ekimenak antolatuta Bakearen Aldeko Foroa izango larunbatean Lapurdiko hiriburuan eta ipar Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial ia gehienek beren parte hartzea iragarri dute. Edozein kasutan, Batasunako Anita Lopeperen hitzetan, “Baionako Foroan jendarte zibilak izango du protagonismoa” eta ekarpen hori oso garrantzitsua dela nabarmendu du. Era berean, Batasunako bozeramalearen ustez “Aieteko Konferentzian osatu zen bide-orrian sakontzeko aukera izango da” larunbateko Foroan.