San Tomas eguna gaur, festa eguna Donostian, Bilbon, Azpetian edo ta Lekeition. Taloa eta sagardoa. Horixe gaurko menua. Ataungo talogileak 11 urte daramatzate herriz herri taloak egiten, gaur Donostian daude, Gipuzkoa plazan. Margarirekin izan gara gaur, kontatu digu 150 txistorra kilo badituztela prest, hori izaten dela arrakastatsuena. Hala ere, geroz eta gehiago eskatzen dira nahasketak,  gazta eta txokolate taloa adibidez.