Osteguneroko legez, Kanitorekin gaurkotasuna errepasatuz ekin diogu gaurko Zebrabideari. Berarekin, Herrialde Katalanetako kontuak, Parot doktrina ezarri dieten hiru euskal preso politikoak eta El Pais egunkariak Chavezen argazki batekin sorturiko zalapartaz aritu gara. Ondoren, Saioa Baleztenak ekarri dizkigu aste honetako musika kontuak; eta TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaia aldeko kronika. Saioaren bigarren zatian, Ana Revuelta arduratu da artearen txokoaz. Lehen elkarrizketatua, Kattalin Miner izan da, desalojoaren aurka borrokan ari den Hernaniko Karbonera guneko kidea. Bigarren elkarrizketatua, berriz, Nora Barroso izan da, Kimutx egitasmoko ordezkaria bera. Amaitzeko, iritziaren tartean Patxi Gaztelumendiren hausnarketa entzun dugu.