Asteari begira ekin diogu gaurko Zebrabideari ere, eta Boltxebike aldizkariko Kanitorekin Urkullu eta Rajoyren arteko bilkura, CAN auzia eta beste zenbait kontu izan ditugu hizpide. Ondoren, Inaxio Esnaolak ekarri dizkigu musikaren tarteko kontuak. Saioaren lehen zatiarekin amaitzeko, astero bezalaxe, TasTas irratiko Iñigok egin digu Bizkaia aldeko aktualitatearen errepasoa. Bigarren zatian, berriz, kolaboratzaile berri bat izan dugu Artearen Txokoan, Joseba Luzuriaga hain justu, Albarekin batera Frida Kahloren obra batez mintzatu da bera. Elkarrizketen atalean, Ander Lizarralderekin egon gara lehenik eta behin. Oiartzungo bertsolariak, Unai Muñoarekin batera egin duen “Ez gara Palestinaz ari” egitasmoaren berri eman digu. Amaitzeko, bigarren elkarrizketatua, Hodei Unzueta izan da. Honek ere, bertsolariak ardatz dituen “Balitzen hioa” ikuskizunaren nondik norakoak kontatu dizkigu.