Gaur beste koska bat etorriko zaigu eguraldia kaskartzera. Haizea ipar-mendebaldetik galanki zakartuko da. Zaparradak ugari eta mardulak izango dira, trumoiak xaxatuta. Tenperatura pixka bat jaitsiko da eta txingorra botako du tarteka. Mendietan elur koskak loditzen eta kota jaisten. Beheak salbu, baina 400dik gorakoak zurituta. Negu giro gordina, beraz. Bihar pattal samar jarraituko du. Ipar haize zitala eta laino maskalak trinkoago, zer edo zer bota nahian. Kostaldeko mendietan lantxurdak arbolak zurituko ditu. Negu usaina Euskal Herri osoan. Barnealdeetan oskarbi egongo da eta izotza botako du.