Aurten ere martxan da Bertsomovie lehiaketa, bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa. Iazko urteko arrakasta ikusirik aurten sail berriak sortu dituzte eta sariak potologoak dira. Iñaki Apalategi bertsolari eta ekimen honen bultzatzaileak aurreratu digu makina bat lan jaso dutela dagoeneko, martxoaren 13an bukatuko da epea. Bertsoak, irudiak eta sormen mugagabea behar dira soilik lehiaketan parte hartzeko, animatu!