Erritmoekin jolastea gustuko dugu. Dantzarako joera bestelakoa bada ere, musika beltzak ere bere tartea du gurean. Batez ere, Euskal Herrian badirelako funk, soul, reggae, hip hop zein ska doinuak jorratzen dituzten taldeak. Freskotasuna dute batzuk, eta beste batzuk ez horrenbeste. Azken boladan plazaratu diren nobedade dantzagarri horiek (ez nahastu, irrati-formulen proposamenekin) metatzea da erronka.
Harrobia saioaren ale honetan: Oreindik “Berdinelite” (hurbileko entzunaldia), Triz3ps, Bad Sound System, 2Zio, Hesian, Margot (lehen pausoa), Gose, Gatibu, Itziarren Semeak, …