Cristophe Dalia, Baionako AEKko arduradunarekin hitz egin dugu gaurkoan eta igandean, Lapurdiko hiriburuan euskararen aldeko festak eztanda egingo duela aurreratu digu. Kontzertuak, txarangak, herri bazkaria… denetarik prestatu dute Baionan Korrikari ongi etorria emateko eta Daliak kontatu digunez, “ilusioa oso handia da aspaldi ez zelako Korrika Lapurdiko hiriburuan amaitzen”.