Egun polita igarotzeko aukera polita daukagu igande honetan Olabarrian. Ekainaren 9an Gipuzkoako Eskola Txikien Festa da Olaberrian eta igandekoarekin motorrak berotuko dituzte.Olaberria ezagutzen izenenpean herriko ekoizleen produktuen azoka eta bigarren eskuko produktuen azoka egingo dira herrian. Ez hori bakarrik, pintxo goxoak eta patata-tortila lehiaketa egingo da ere. Arratsaldean aldiz, jolasak, haur zein helduentzat. Egoera zailean daude herri txikitako eskolak, Olaberrian adibidez, 4.mailara arte ikas daiteke soilik, umeek bertze bi urtez herriko eskolan ikastea dute orain helburu.