Madskins taldearen “The beginning of” diskoa aurkeztu dugu Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioan. The Franky`s idiazabaleko talde berriko abeslariarekin ere izan dugu elkarrizketa bat pasa den asteko beraien estreinuaz hitz egiteko, beraien musika entzun dugun bitartean. Bestetik, Madskins taldearen disko aurkezpen kontzertuan larunbat honetan algortako gaztetxean izango diren Smoking Barrels eta Lau Anai algortarren eta Brutal Calling gipuzkoarren musika ere entzun dugu. Kronikak, musika berria eta agenda bete betea ere izan dugu! EH-ko Punk-oi! seinalean!