Dina Bilbao Barruetabeña (Ondarru 1960) duela 17 urte zendu zen Karibe itsasoko uretan, Katamara batean bere bikote Iñigo Ross-ekin batera ekaitzak harrapatuta. 36 urte zituen orduan Dinak, urte gutxiz bizitu zen baina asko bizitutako emakumea izan zen. Emakume kirolari, abenturazale eta euskaltzalea. Baina batez ere abenturazalea eta garai hartako eredu askorekin hautsi zuen emakumea. Ondarruko udalak, “bertako kirolariak historian zehar” deituriko ekimena jarri zuen martxan 2012an, beka bat kaleratu zuen eta hortik tiraka Dinaren biografia idatzi du orain Nagore Salaberria iruratarrak, Dina Bilbao Barruetabeña. Bizitza eta kirol ibilbidea izena duena. Nagorerekin hitz egin dugu.