Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Otsailak 8an Algortan ospatu zen Madskins tadearen disko aurkezpeneko kontzertua komentatzeaz gain, Gernikako Underground gauen IV. edizioa Rai antolatzaileak kontatuko digu. Oldarkor Debako gazte talde berriko abeslari Ekaitzekin ere izan dugu elkarrizketa bat beraien taldearen nondik norakoak jakiteko. Hau dena, musika berriz inguratuta, tartean Tafallako Odolkiak Ordainetan taldearen disko berria eta Azpeitiko Basarriko Ollaskuk Labien talde berriaren aurrerapena entzun dugu. Berri andana eta agenda bete betea! EH-ko Punk-oi! seinalean!