Ostiralero Interneti, sare sozialei eta teknologia berriei begira jartzen gara Talaios.net-eko Gorka Julioren eskutik. Gaurkoan sakelerako joko bat ekarri digu, Flappy Bird izenekoa. Lortutako arrakastaren ondoren eta egunean 50.000 dolar irabazi ostean bere sortzaile gazteak jokoa kentzea erabaki du. Joko dinamika horiek beste arlo batzuetara eramatea proposatu digu Gorka Juliok.