Euskal Herriaren historian leku nabarmena izan dute espetxeek baina iruditegi oso maskulinoarekin lotuta egon dira, horrela, emakume espetxeratuen errealitatea ikusezin bilakatuz. Hori apurtze aldera hainbat ekimen eta lan egiten ari da gurean azken aldian. Horietako bat hizpide hartuta, Oihana Etxebarrietak egin duen “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une?” tesina, hain zuzen, hiru emakume elkartu ditugu mahaiaren bueltan. Oihana bera, eta Arantza Santesteban eta Olatz Dañobeitia euskal preso politiko ohiak eta kolaboratzaile ditugunak. Euren bizipenetatik ateratako irakasgaien berri eman digute.