Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan irratiko Antton Basurkori jarri diogu lana. Berak, 2000.urtean Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen Free Mumia Abu Jamal Kd bikoitzatik hartutako Chumbawamba eta Alabama 3 taldeen “God’s House”eta U-Cef dj marrokoaren “Aalash Kwawna” kantak ekarri dizkigu.