Asteko lehen egunean egiten dugun bezala, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur saioari; zehazki, Zaloa Ibeasek etxe langileek jasaten duten esplotazioaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Cristina Tapiari egin diogu, eta Mintzalaguna egitasmoaren Interneteko aldaera den Mintzanet egitasmoaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Herri mugimenduen tartean, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxearekin hitz egin dugu. Gero, garapenzalekeriaren kronika izan dugu Mikel Oteroren eskutik, eta muturreko energiari zein frackingari buruzko kontuak aipatu dizkigu. Amaitzeko, Koop57ko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin, eta demokrazia ekonomikoaren abantailez aritu zaigu.