Euskal Herriko punk-oi! eszenaren aktualitatea ekarri dizue Kaleko Mobida punk-oi! irratsaioak. Aste honetan, Gernikako Ospa tabernan ospatutako kontzertua eta Xixonen ospatutako Sharp Invasion Vol.II-aren kronika sakon eta bortitzak ekarri dizkizuegu. Bestetik, datorren kontzertuen agendan protagonista izango diren taldeen abestiak entzun ditugu: Lucifer Star Machine (Erresuma Batua), Penadas por la Ley, Citizen Kane…eta baita mundu mailako nahiz bertako harri bitxiren bat ere. Hau dena berri asko eta askoz lagunduta.