Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Jaione Ortiz de Zaratek bidali digu proposamena Mexiko DFtik. Kontrakultura eta musika independientearen ikur nagusi den Foro Aliciako bi talde ditugu entzungai: Los Explosivos-en “Lo que me excita” eta Sonido Gallo Negro-ren “Santa Barbara”. On egin!