“Neutralitatea neutralizatzen” jardunaldiak egiten ari dira gaur EHUko Donostiako magisteritza fakultatean. Izenek, objektuek eta hitzek sexu genero sistemaren baitan duten eragina aztertuko dute Idurre Eskisabelek, Uxe Alberdik, Zaloa Basabek eta Eider Rodriguezek. Azken honek eman dizkigu bere atalaren xehetasunak, Basaberekin batera eskainiko duen “Ilargian ez da emakumerik egon: objektu mutuen testigantza feminista” ekimenaren bueltan. Ustez neutro diren objetuen atzean ezkutatzen diren genero arazoak azaleraziko dituzte hausnarketa, umorea eta praktikaren bidez.