Aktualitatea irudien bidez kontatzen dugu atal honetan eta horretarako zenbait argazkilariren laguntza izaten dugu. Gaurkoan, Bostok Photo-ko Gari Garaialderena. Azkenerako utzi dugu udako solstizioa eta San Juan bezpera. Aurrez, Baharaingo gatazkaren irudi bat ekarri digu, molotoff koktel bat eskuan duela kalean eserita dagoen gaztearena eta baita Lampedusako uretan etorkinez lepo doan itsasontziarena ere. Amaitzeko, San Juan bezperako sutan salto egin aurretiko argazkiari begira jarri gara.