Astero tarte berezia egiten diogu musikari. Horretarako, musika gustoko duten eta musikaren inguruan aritzen diren hainbat lagun izaten ditugu txandaka. Gaurkoan Ekaitz Goienetxea izan da gurekin eta txosnaguneetarako proposamena egin digu. Batetik, Tokyo Brass Styl taldearen “Makafushigi Adventure” kantua eta bestetik, etxean grabatutako “Errege Trono” reggaeton-a. Gozatu!