Gaur ekainak 26, torturaren biktimen laguntzarako nazioarteko eguna da. Torturaren Aurkako Taldeko Lorea Bilbaok nabarmendu du oraindik lan asko dagoela egiteko inkomunikazio egoerarekin amaitzeko. Hori bai, gaurko egunean torturaren biktimek aitortza eta erreparazioa behar dutela aldarrikatu du. Torturak jeitsi egin direla da positiboena Bilbaoren iritziz, inkomunikazioa dakarten atxiloketa gutxiago daudelako. Halaber, azken denboran inkomunikazioa sutsuki defendatu dutenen artean, joera aldaketa eman dela aitortu du, baina torturatuak aitortzeko oraindik auzitegiek ausardi falta dutela oharatarazi du.