Donostiako Larrotxene kultur etxeko ikastaroetan egindako lanak aurkeztuko dituzte gaur arratsaldean Victoria Eugenian. Orotara hemeretzi lan aurkeztuko dituzte ikasleek XXVI. Bideoaldian. Pablo Malo eta Jon Garaño bezalako zuzendariak Larrotxeneko ikasle izandakoak dira beraz, litekeena da gaur euren lanak aurkeztuko dituzten ikasleak biharko euskal zinemagintzaren izen handiak izatea. Jorge Gil irakasleak eman dizkigu xehetasunak.