Sartudalapurra saioa 2010eko azaroan sartu zen lehen aldiz Info7 irratiko uhinetan. Astean behin ordubetez aritu zen lapurra, 30 saio egin arte. Hurrengo denboraldian, astean bost aldiz, ordu erdiko saioa izan zen Sartudalapurra, 32 saio osatu arte. Azken denboraldi honetan, hirugarrenean, Kale Gorrian ibili gara, hamabostean behin, hamabost minutuz, 20 saio denera. Horrenbestez, agur, Info7 irratiko entzuleok. Baina hau ez da “Agur, Benhur”, baizik eta “Gero arte, Bonaparte”. Ondo ibili, baina batez ere, ibili!