Sukaldaritza eta ongi jatea beti izan da garrantzitsua euskaldunentzat. Gauden tokian gaudela ere, ongi jaten saiatzen gara. Aukerak ordea, ez dira beti berdinak izaten. Euskal preso politikoek espetxean dituzten bizi baldintzen berri izateko hartu dugu aitzakiatzat sukaldea. Presoek beraiek espetxean egiten dituzten errezetak kontatuko dizkigute. Gaur gurean, Galder Cornago preso ohi donostiarrak Fleury Merogisen pasa dituen zazpi urteetan egin dituen jakien berri eman digu. Baita bertako egunerokotasunaren berri ere.