Beste harri bat jarri du Gasteizko alkate Javier Marotok uda hasieran hasi zuen adierazpen arrazisten bidean. Sinadurak biltzen hasiko da orain oinarrizko errenta lortzeko oinarriak gogortu asmoz. “Maroto eta marotokerien” inguruan arituko gara hitz egiten Amagoia Mugika gaur8ko kazetariarekin eta Markel Ormazabal soziologoarekin. Bestetik, Gipuzkoako Diputazioak Aztikerri eskatutako “Euskal herritarren identitate aniztasuna” ikerketa hartu dugu hizpide.