Zenbat aldiz begiratzen dugu egunean pantailara ea whatsapp edo twitter mezu bat jaso ote dugun jakiteko? Nola sentitzen gara mugikorra etxean ahaztuz gero? Edota zenbatetan egon gara aurreko lagunarekin hizketan beharrean pantailari begira? Sare sozialek eta gailu berriek gure egunerokotasunaren parte bilakatu dira eta aukerak eskaintzeaz gainera arriskuak ere badituzte. Esaterako, internetera konektatuta egon beharrak wifi-a edonora zabaltzea ere ekarri du eta zenbaitek osasun arazoez ere ohartarazi dute. Hau guztia izan dugu hizketa gai Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin eta Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kide eta kazetariarekin.