1986tik indarrean den eta Nafarroa hiru eremutan bereizten duen Euskararen legea aldatzeko proposamena hizpide izan dugu Gaizka Aranguren kazetariarekin eta Josu Goia kultur eragile eta Berako alkate izandakoarekin. Aldaketak zonifikazioarekin amaitu eta euskararen ofizialtasunean nola eragingo duen, balizko gobernu aldaketak ze eragin izan dezaken edota D eredua publikora zabaltzeak Ikastolengan eraginik izango ote duen aztertu dugu. Galdera hau utzi digu Arangurenek: “Euskaraz ikastea edo euskaldunak haztea berdina al da?”