Eguberrien atarian publizitate “bonbardeoa” hasiko den honetan, jostailuei begira jarri gara. Batetik, rol tradizionalak iraunarazten direla ohartaraziz orain aste batzuk Emakundek emandako datuak gogora ekarriz, eta bestetik, jostailuen funtzioaz, eta jostailuen eta jolasaren arteko desberdintasunaz hitz egin dugu Ariane Kamio eta Ana Eizagirrerekin. Azken hau, pedagogian doktorea eta EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, berriki tertulietara batu zaigun laguna.