Saioaren lehen zatian petrolioaren prezioen beherakada, eta honen zergatiak eta ondorioak aztertzen saiatu gara bi gonbidaturekin.Alde batetik Ugo Bardi izango dugu. Florentziako unibertsitatean kimika irakaslea izateaz gain, Peak Oilaren ikerketarako erakundearen komite zientifikoko kidea ere bada italiarra. Beste gonbidatua Daniel Lacalle ekonomialaria izango dugu. Inbertsio funtsen kudeatzaile gisa egiten du lan Lacallek Londresen, eta energiarekin lotutako gaiak dira bere espezialitatea.Saioaren bigarren zatian errubloari buruz arituko gara. Petrolioaren prezioen jaitsierak eta mendebaldeak ezarritako zigor ekonomikoek zuzenean eragin diote Errusiako ekonomiari. Bertako dibisak, errubloak, sekulako beherakada izan du azken egunotan. Honek Errusian izan ditzakeen eraginei buruz jardun dugu Asier Blas politologoarekin.