Jean François Magis, Haitz Agirrebarrena, Teo Salomon eta Alex Feldmann gazteak atxilotu dituzte gaur ipar Euskal Herrian. EHKZ k zabaldutakoaren arabera,  Paueko jendarmeak ari dira sarekada burutzen eta atxilotutakoak Pauera bidean dira jadanik. Ekhi Erremendugi kazetariak eman dizkigu xehetasun guztiak.