Gaurkoan hiru gai jorratuko ditugu. Joan den igandean Grezian ospatu ziren hauteskundeekin hasiko dugu saioa. Krisiaren alderik gordinena sufritzen ari direnen artean Syrizaren garaipenak piztu duen ilusioari buruz arituko zaigu Jon Fernandez, Berriako kazetaria, Atenasetik.Ondoren, Jon Mikel Fernandez kazetariak Hassana Aaliari Info7 Irratiko Kale Gorrian saioan egindako elkarrizketaren laburpen bat entzuteko aukera izango dugu. Hassana Aalia Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako militantea da, baina Euskal Herrian bizi da gaur egun. Orain estatu espainiarrak asilo politikoa ukatu dio. Bere jaioterrira itzultzen bada atxilotua, torturatua eta gartzelaratua izan daiteke.Saioa amaitzeko sionismoaren eta nazien arteko elkarlanari buruz jardungo dugu Gabirel Ezkurdiarekin. Auschwitzeko kontzentrazio esparrua askatu zutela 70 urte bete diren honetan, urteurren hori abiapuntutzat hartu eta gerra aurreko garaietatik hasita bi ideologia hauek izan zuten harremanari buruz hitz egingo digu Ezkurdiak.