Urte garaiari dagokion urtarora begira jarri gara gaur Koldo Alduntzinekin Herri Kirolen tartean, negura begira. Udako herri kiroletan aritzen diren kirolariek zer egiten dute neguan? Hori galdetu diegu zuzenean bi kirolariri; besteak beste, segan eta trontzan aritzen den Irati Astondoari eta lokotx biltzen sari bat baino gehiago lortu dituen Eneko Garmendiari. Negua, lagunekin elkartzeko eta sagardotegi garaiaz gozatzeko ere erabiltzen dutela aitortu digute.