Donostiako alkateak aitortu duenez, giro zaila bizi da Sahara Mendebaldean. Desinformazioa handia da, eta erakundeek, egoera zaila duten herrialdeetan egoera bertatik bertara ezagutzea ezinbestekoa da Izagirreren ustez. Elkartasuna helarazi eta lan politikoa egitera joan da Donostiako alkatea. Hassana Aalia ekintzailearen familiarekin izan da, eta Euskal Herritik jasotako elkartasuna eskertu die. Sahara borrokarako prest dagoen herri bat dela azpimarratu du eta eredugarri direla.