Gaurko saioan gonbidatu berezi bat izan dugu, Marta Unzue, hain zuzen. Atzelari nafarra Bartzelonako kapitaina da eta bederatzigarren denboraldi du Katalunian. Halaber, asteburuan gertaturikoa errepasatu dugu, eta horretarako ondorengo kirolariak izan ditugu bidelagun: Eli Pinedo (Bera Bera), Maddi Aalla (Zuazo), Naroa Agirre (Atletismoa), Maialen Axpe (Atletismoa), Teresa Errandonea (Atletismoa), Nora Orduña (Atletismoa), Maitane Azpeitia (Atletismoa), Jaione Esain (Leadernet), Irati Esteban (Ordizia), Vicky Alday (Bilbo), Lucia Gomez (Orvina), Iulene Olabarria (Gipuzkoa EHU), Carmen Perez (Getxo) eta Arianne Prados (WP 9802).