Ziur da datozen hilabeteetan Joseba Asiron ezaguna eginen dela Nafarroan eta Euskal Herrian osoan, EH Bilduren Iruñeako alkategaia delako. Halere, politikaria baino, Asiron historialaria da eta horretaz hitz egin digu gaur, Txalaparta argitaletxeko Mikel Sotok. Bide batez, Joseba Asironek Tafallako argitaletxearekin batera argitaratu dituen azken liburuak aurkeztu dizkigu Sotok.