Gaurko saioan  Leire Landa Bartzelonako jokalaria elkarrizketatu dugu. Landak duela bi aste egin zuen debuta talde kataluniarrarekin, azken hilabeteetan zelaietatik at mantendu duen belauneko lesio larria gainditu ostean. Bestalde, asteburuari errepasoa egiteko ondorengo kirolariak izan ditugu protagonista: Eguzkiñe Peña (Reala), Eli Ibarra (Athletic), Sara Ugarte (Ordizia), Eva Porras (Bilbo), Laura Jimenez (Orvina), Amaia Azanza (Bera Bera), Alberto Muñoz (Zuazo), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Mirane Etxebarri (Getxo), Ainhoa Argarate (Leioa), Naia Duran (WP 9802), Maialen Chourraut (Piraguismoa), Teresa Errandonea (Atletismoa) eta Nuria Amezcua (Taekwondo).