Bihar elkartuko da EITBko administrazio kontseilua. Zurrunbiloaren erdian dauden gaiak jorratuko dituzte, EREa, lan eskaintza publikoa eta Iturberen dimisioa besteak beste. Karmelo Landa administrazio kontseiluko kideak Iturberen dimisioa afera politikoa dela, esan du eta hori parlamentuari dagokiola. ” Urte luzeetan EITB interes politikoen baitan erabili egin da, horrekin bukatu beharra dago” esan du Landak. “Eredua aldatzean, zuzendaritzak ere aldatuko dira” gehitu du. Lehen aldiz egin den deialdi publikoa defendatu du, baina aurkeztutako EREaren aurka egin du.