Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Aurreko aldiko atalari jarraiki, udako kirolak neguan zertan diren aztertu dugu batetik, lasto jasotzen eta jaurtitzen arizen den Joxemartin Bustintza ‘Tubi’-rekin. Eta bestetik, bere marka ezartzeko martxoaren 22an 303 kiloko koadroarekin ahalegina egingo duen Inaxio Perurenarekin hitz egin dugu.