Gaurko saioan Garazi Muruak Athleticen lehen taldearekin egin zuen debutean izandako sentipenak kontatu dizkigu. Muruak Estatu Batuetan burutu zuen denboraldiko lehen zatia, baina, egun, talde zuri-gorrian dihardu. Halaber, Irati Urkiolak Lilatoian hartu zuen parte eta bertako giro eta aldarrikapenen berri eman digu. Bestalde, astebukaeran gertaturikoa gainbegiratzeko ondorengo emakumeak izan ditugu bidelagun: Maialen Chourraut (Piraguismoa), Mariasun Quiñones (Reala), Matxalen Ziarsolo (Bera Bera), Oihane Gil (Zuazo), Ane Garmendia (Ordizia), Andrea Marin (Bilbo), Aiora Armendariz (Orvina), Ainhoa Belzunegi (Reala hockey), Arantxa Novo (Gipuzkoa EHU), Eneko Hormaetxea (Gernika), Ariane Arrieta (Pala), Jaione Esain (Leadernet), eta Ane Basauri (Leioa).