003 Aurtengoan ere sortu dute polemika World Press Photo sariketek, bereziki, “gai garaikideak” atalean lehen saria irabazi duen Giovani Troiloren Hiri Beltza lanak. Belgikako Charleroi hiriari buruz egindako lana da eta, hain zuzen, bertako alkateak gutuna igorri du argazki horiek hiriaren irudi okerra ematen dutela salatuz. Argazki prestatuak ote diren eta ez momentuko baldintzetan egindakoak, hori da zabaldu den kritika nagusia. Eta bereziki ondoan dagoen argazkiak piztu ditu susmo guztiak nahiz eta beste bi ere ekarri dizkigun Bostok Photoko Gari Garaialdek. “Hiru argazki”, ohi bezala, eta galdera bat bota diguna: estetikak edota kazetaritzak gailendu behar du argazki kazetaritzan?