Pornografiaren inguruan beti egon da eztabaida handia, etikoa ote den, zein ote den emakumeari ematen zaion lekua… Baina nerabeekin sexu-hezkuntzan pornografia lantzea garrantzitsua dela dio Ander Lertxundi sexologoak. Batez ere ulertarazteko zabaltzen diren irudiak normaltasunetik hurrun daudela, fikzioa direla, mozketak daudela edota efektuak erabiltzen direla.