Gaurko saioan arreta berezia eskaini diogu esku esku pilotari, izan ere, ostiralean jokatu zen Emakumea Cup txapelketako finala. Emakumea Cup emakumeek esku pilotan, senior mailan eta federatuta jokatu duten lehen txapelketa da. Horren berri emateko Jone Aranguren eta Iker Amarika izan dira gurean. Jone Aranguren txapela jantzi zuen emakumeetako bat da eta Iker Amarika berriz, Bizkaiako Pilota Federazioko presidenteordea. Bestalde, astebukaerako gainontzeko albisteak kontatzeko ondorengo emakumeak izan ditugu bidelagun: Oihana Kortazar (Mendi lasterketak), Ainhoa Lendinez (Mendi lasterketak), Maialen Chourraut (Piraguismoa), Ainara Manterola (Reala), Ainhoa Tirapu (Athletic), Patricia Maraña (Reala hockey), Eli Pinedo (Bera Bera), Ainhoa Azaola (Zuazo), Judith Monasterio (Gernika), Maria Larrakoetxea (Leadernet), Nerea Agirre (Getxo) eta Ilargi Ona (WP 9802).