Aitzol Garitagoitia eta Iurgi Garitagoitia preso politikoek euskaratu duten “Bobby Sands: Martxa baten lehen notak” Denis O’Hearn idazlearen liburua aurkeztu digu Mikel Sotok. Txalapartako editoreak gomendatu digun liburu honetan Bobby Sands pertsonaia historikoaren bizitza kontatzen da, baina “Liburu hau biografia hutsa baino askoz gehiago da. Saiakera politikoa da, historia liburu bat, polizia-eleberri bat eta, horrez gain, Europako kartzelarik modernoenak zeuzkan baldintza ankerrei buruzko testigantza baliotsua ere bada”.