Ostiraletan hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatzen ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Gaur, Mor More eta Managaitz taldeetako Andrea Lopetegi etorri zaigu gitarra hartuta eta adierazpen askatasunari kantuan jarri dugu, Mozal legearen aurkako astea izendatu den honetan. Horretarako, Ekhiñe Eizagirre preso politikoaren Nola eta zertarako idatzi letra musikatu digu eta ekarritako opariaren zati bat entzuteko aukera ere izan dugu, Eizagirreren letrak oinarri hartuta Arraio irratian egiten duten “Urrunetik gertu” irratsaioko zenbait grabazio biltzen dituen CDa.